“INGURUMEN KALITATEAK HIRIETAKO PAISAIEN ERAIKUNTZAN ETA BERRERAIKUNTZAN DITUEN INPAKTUAK” KONGRESURAKO KOMUNIKAZIOAK BIDALTZEKO DEIALDIA

2018(e)ko maiatzak 16

Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedrak kongresu formako proposamen bat jarri du martxan, beste behin ere, UPV/EHUko udako ikastaroetarako. Kongresua formalizatzeko, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren laguntza izan dugu.

Oraingo honetan, aztertuko dugu iraunkortasunaren, gizarte kohesioaren, gobernantzaren, berrikuntzaren eta erresilientziaren kontzeptuak hiri paisaien eraikuntzan sartzeak nola sortzen dituen jokaleku berriak eta nola esku hartu beharko litzatekeen jokaleku horietan.

Horrekin, hiri jokaleku berri horien inguruko hausnarketa sustatu nahi dugu, eta aztertu nahi dugu ea diseinu aldetik zer erantzun eman behar diegun jasangarritasunaren aldeko helburuak lortzeko. Horrez gain, hiriaren diseinuan analisia eta lan transdiziplinarra sustatu nahi ditugu, hainbat kolektibok eta erakundek alor honetan egin dituzten praktika egokiak ezagutu eta ikasi, eta sektore honetako profesionalek eta ikertzaileek izandako esperientzia berriak partekatu.

Hala, kongresu honetarako komunikazioak aurkeztera animatu nahi zaituztegu arlo honetako ikertzaile zein profesionalok.

Atxikita bidaltzen dizuegun dokumentazioan kontsultatu ditzakezue komunikazioak aurkezteko, ebaluatzeko eta hautatzeko arauei buruzko informazioa eta komunikazioak formalizatzeko epeak.

Parte hartuko duzuela espero dugu.

Informazio gehiago, hemen: https://www.uik.eus/eu/sostenibilidad-y-territorio-impactos-de-la-calidad-ambiental-en-la-construccion-y-re-construccion-de

Microsoft PowerPoint - Propuesta-Diptico-v2 eusk def

Microsoft PowerPoint - Propuesta-Diptico-v2 eusk def

Ezin da erantzun.