Kultur kudeaketa eta feminismoa udako ikastaroan izango gara

2019(e)ko maiatzak 16

Ekainaren 20 eta 21ean Eibarren Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) “Kultur kudeaketa eta feminismoa. Aritzetik partekatzeko, partekatzetik eraikitzeko espazioa” ikastaroa antolatzen du, Haizea Barcenilla eta Aintzane Usandizagaren eskutik.

Ikastaro honek feminismoa eta kultur kudeaketaren arteko loturaren beharra arakatzeko asmoa du. Pentsamendu feministaren transmisiorako kudeaketa funtsezko alorra da, alegia, sorkuntza feminista ez bada kultur-instituzio eta ekimenetan ikusgarri egiten, gizarteratzea eta zabalkuntza zailtzen dira. Aldi berean, kultur kudeaketa feministaren helburua ez litzateke soilik feminismotik bultzatutako kultur-ekoizpen eta pentsamendua programatzea, baita kritika feminista kultura kudeaketaren oinarriei aplikatzea ere, denetariko kultur proposamenak begirada feministaren bitartez ulertzeko.

Ikastaroan gure Katedrako ikerlaria, Maider Maraña, ere izango da hizlari. “Ondarea eta feminismoa” hitzaldian ondarearen babesa eta kudeaketa prozesuetan ematen diren genero desberdinkeriaz arituko da.

Egitaraua, izen emateak eta informazio gehiago:

Kultur kudeaketa eta feminismoa. Aritzetik partekatzeko, partekatzetik eraikitzeko espazioa

 

Ezin da erantzun.