UNESCO Katedraren ekarpena, kultura-ondarea nahita suntsitzea giza eskubideen urraketa dela adierazten duen Nazio Batuen txostenari

2017(e)ko urtarrilak 9

Kultura-eskubideei buruzko Nazio Batuen errelatore bereziaren azken txostena kultura-ondarea nahita suntsitzeari buruzkoa izan zen, eta nabarmentzen zuen jardunbide hori giza eskubideen urraketa dela. Txostenean, errelatoreak agerian jartzen du, eskubideetan oinarritutako ikuspegi batetik, ondarea suntsitzeak kultura-aniztasunari eta kultura-eskubideei erasaten diela, gertakizunen oroitzapena ezabatzen duela eta gutxiengoak eta beste herri batzuk egon izanaren lekukotasunak desagerrarazten dituela, besteak beste.

Txostena Nazio Batuen Batzar Nagusian aurkeztu zen, eta hemen ikus daiteke:

https://documents-dds-ny.un.org/doc/UNDOC/GEN/N16/254/47/PDF/N1625447.pdf?OpenElement

Txostenean, UNESCO Katedran lantzen ari garen hainbat gai aztertu dira; esaterako, komunitatearen parte-hartzea, ondare materialaren eta immaterialaren arteko lotura eta generoaren eta gutxiengoen inguruko auziak, bai eta memoriaren eta ondarearen inguruko lana ere. Horregatik, Nazio Batuek eskatutako ekarpenetan parte hartu genuen, beste hainbat erakunde eta unibertsitaterekin batera. Ekarpenok online eskuragarri daude, esteka honetan:

http://www.ohchr.org/SP/Issues/CulturalRights/Pages/IntentionalDestruction.aspx

Ezin da erantzun.