UPV/EHUk lau katedra ditu, paisaiaren, hizkuntzen, garapen iraunkorraren eta hezkuntzaren arlokoak

2016(e)ko uztailak 16

“Euskal Herriko Unibertsitateak lau UNESCO Katedra ditu: Leioan, Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzkoa; Bilbon, Munduko Hizkuntza Ondareari buruzkoa; Donostian, Komunikazioari eta Hezkuntza Balioei buruzkoa; eta Gasteizen, Kultur Paisaiei eta Ondareari buruzkoa. Katedra horien funtzio nagusia ezagutzaren ikerkuntza eta hedakuntza soziala da. UPV/EHUko Hedakuntzaren eta Transferentziaren Errektoreordetzarekin lotuta daude, eta lau urtetik behin berritzen dira, UNESCOk ebaluazioa egin ondoren. Ebaluazio horretan aintzat hartzen dira egin diren sentsibilizazio, prestakuntza, ikerketa eta hedapen jarduerak…..

Azkenik, Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedra 2013an hasi zen. “Gure ustez, paisaia diziplina akademiko ugariren arteko bidegurutzea da, eta orain arte zatituta egon diren ondareak egituratzeko espazioa. Espazio horretan, zeharkako eta diziplinarteko ikuspegiak garatu behar ditugu”, adierazi du Agustín Azkarate Arkeologiako katedradunak eta katedraren zuzendariak. Horrela, bada, katedrak askotariko proiektuetan dihardu, bai tokian tokikoetan (LAGen berrikuspena, Punta Begoña, Gesaltza Añana, Ardoaren eta mahastiaren paisaia), bai nazioartekoetan (Ponpeia eta Herkulano, Ternua eta Labrador, Primera Fundación de Buenos Aires, Puerto Gabotoren kokapena Rosarion, Peruko Pisac eta Ancahuasiko kitxua komunitateak, Ribeseko ontziolak eta Uruguaiko Harriagueko bodegak).”

http://www.ehu.eus/eu/web/guest/preview-campusa/-/asset_publisher/1O7v/content/n_20160715_catedras-unesco-campusa

Ezin da erantzun.