Nazio Batuen Habitat III Mundu Gailurra 2016an

2016(e)ko apirilak 21

Azken bi hamarkadetan izandako hiri-hazkunde azkarra ikusita, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Etxebizitza eta Hiri Garapen Jasangarrien gaineko Habitat III Mundu Gailurra deitzea erabaki du. Quiton (Ekuador) izango da, 2016ko urrian.
Konferentzia horren baitan, apirilaren 4an eta 5ean, hura prestatzeko bilera tematikoa egin zen Bartzelonan, “Espazio Publikoak” izenburupean. UNESCOren Paisaia Kulturalak eta Ondarea Katedrak hiriek XXI. mendean aurre egin beharreko erronka berriak jorratu, eta iraunkortasunaren paradigmarekin behar bezala betetzea ahalbidetzen duen hiri-agenda berria gauzatzeko erantzunak bilatu nahi ditu. Hala, Katedrak prestatzeko topagune horretan parte hartu zuen, bi jardueraren bidez. Batetik, “Hiri-elkarrizketa espazio publikoetan – Bartzelona Meeting” izeneko foroari jarraipena egin zion, eta bertan aktiboki parte hartu zuen. Bestetik, konferentziaren osoko bilkuretara eta bisita antolatuetara bertaratu zen, eta “Partaidetza-kultura: espazio publikoa eta erabakiak hartzeko prozesuak” eta “Espazio publikoak suspertzea” izenburupeko jarduera paraleloetan izandako eztabaidetan parte hartu zuen.

Informazio gehiago: https://www.habitat3.org/barcelona

Captura

Ezin da erantzun.