Ondarea: irisgarritasuna eta inklusioa
#11M2019 Jardunaldia
Pasa den martxoaren 11ean antolatu genuen jardunaldiko lan lerroetako bat genero berdintasuna izan da, UNESCO Katedratik azken 3 urteotan sustatzen ari garen lerroa, hain zuzen, hainbat topaketa, mintegi eta argitalpenekin.
Pertsona eta komunitateen ongizatea eta duintasunerako kultur nortasuna garrantzitsua dela sinesten dugu. Pertsona bakoitzak anitza eta konplexua den identitate bat du, gizaki bakarra eta berdingabea bihurtzen duena, eta aldi berean kultur partekatua duten komunitateko kide izatea bideratzen diona. Ondarean, bizitzako beste hainbat eremuetan bezala, hainbat ahotsen bazterkeria ematen da eta adierazpen batzuk ez dira kontutan hartzen. Jardunaldian, beraz, gure parte hartzean eragina duten faktoreak kontutan hartu nahi izan ditugu eta planteamendu zaharkituei aurre egiteko bideak bilatu.
Genero desberdinkerian jarri nahi izan dugu begirada, emakumeen eta “sujeto unibertsalatik” kanpo geratzen diren pertsona ororen ekarpenek, kulturako bazterretatik kultura eratu, interpretatu eta forma ematen dioten prozesuen erdialdera pasa behar dutela.
Gurekin jende ezberdinak hartu du parte, hainbat instituzio publikoetako langileak eta gure unibertsitateko ikasleak, besteak beste. Jardunaldiak, beraz, gogoeta sorrarazten lagundu digu guztioi, eta ondarearen inguruan parte hartze eta erabilera aukera berdintasunean emateko bidea irekitzen ari gara.
Hona hemen jardunaldiko zenbait irudi.
Ezin da erantzun.