Kongresurako Matrikulazio

2023(e)ko maiatzak 17

IBAI PAISAIEI buruzko Kongresurako Matrikulazio epea eta komunikazioetara deitua zabalik!

Jada matrikula zaitezkete Kultur Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedrak eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak elkarlanean urtero antolatzen duen Paisaiari buruzko Kongresuaren 6. edizioan!

Iragarri genuen bezala, aurten uztailaren 10ean eta 11n izango gara Bilbao Bizkaia Aretoan. Bi jardunaldi izango dira: Lehen egun trinkoa, goiz eta arratsaldeko ekintzekin, eta bigarren eguna, eguerdira arte iraungo duena.

Edizio berri honetan, Paisaiaren arloan sakontzen jarraitu nahi dugu, nazioarteko kongresu baten bitartez. Bertan,  ibai-inguruneei buruzko hausnarketarako, komunikaziorako eta eztabaidarako topagune bat sortu nahi dugu, hurbilketa integralatik eta diziplina anitzetik abiatuta, non bertaratuek eta hizlariek elkarrizketak hasteko aukera izango dute. Atrila/butaka dikotomiatik haratago joan nahi dugu!

Horretarako, hainbat esparrutatik, profil akademikoetatik eta profesionaletatik datozen adituen partaidetza izango dugu, ibai-paisaien lurralde-errealitate konplexua ulertzen laguntzeko. Baina, bereziki, ibai guneek Garapen Iraunkorreko Helburuak (GJH) lortzeko eskaintzen dituzten erronkak eta aukerak ezagutaraztera bideratuko gara, larrialdi klimatikoaren testuinguruan. Hori guztia, hitzaldi magistralak, mahai-inguruak eta kasu praktikoen aurkezpenak uztartzen dituen programa didaktiko eta parte-hartzaile batean antolatuta.

Gainera, programak, doako aparteko jarduera bat du: bisita gidatu bat, non Bilboko itsasadarrean izandako hiri-eraldaketako prozesua ezagutzeko eta bertako Industria Ondareaz gozatzeko aukera izango dugu.

PROGRAMA ETA MATRIKULAZIOAREN xehetasun guztiak ezagutzera animatzen zaituztegu, prezio bereziekin eta izen-emate goiztiarragatik % 20ko deskontuarekin, ekainaren 30era arte ( jarduera guztiak, aperitiboak, bazkaria eta aparteko jarduerarako joan-etorria matrikula-prezioan barne).

Eta Kongresuan hitzaldi batekin parte hartu nahi baduzue, zuen proposamenak ekainaren 15era arte aurkez ditzakezue. Informazio gehiago nahi izanez gero, ARAUDIA eta FORMULARIOA deskarga ditzakezue komunikazioak bidaltzeko.

ITXAROTEN ZAITUZTEGU!

Ezin da erantzun.