PEÑAKO AUZOAREN IBILALDI DIDAKTIKOA

2023(e)ko azaroak 6

Aurreko urteetako ekimenarekin jarraituz, UPV/EHUko Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedrak paisaia-ibilbide bat prestatu du datorren larunbaterako, azaroak 11, Zientzia Astearen XXIII. Edizioa dela eta.

Aste berezi honetan zientzia kalera ateratzen da, eta gure kasuan, ibaian zehar paseatzera goaz. Ikerketa-taldeak (arkitektoak, ingurumenlariak eta historialariak) hiriko ibai-paisaiak aztertzen duen esperientzian oinarrituz, zuekin batera uraren bideak berraurkitzeko ibilbide bat planteatzen da. Ibaiari lotutako ingurumen-, hidraulika-, ondare-, historia- eta hirigintza-alderdiak azalduko dira bertan. Eta onena… gure eguneroko ibiltariak osatuko ditugu ibaietako zaintzaile gisa. Ariketa praktiko bat da, paisaia horietan barrena ibiltzen garenean dugun pertzepzioari buruz gogoeta egiteko.

Aurreko edizioetan Gasteizko Zadorra edo Donostiako Urumeatik paseatzera joan ondoren, aurten Bilbora hurbilduko gara Nerbioi-Ibaizabal ibaitik paseatzera, Abusu auzoaren paretik. Oso leku berezia da, itsasoa eta ibaia elkartzen diren lekua delako, eta beraz, bertan ikusiko ditugun dinamikak, gutxienez, ulertzeko bitxiak eta garrantzitsuak dira.

PROFIL ETA ADIN GUZTIETARAKO EGOKIA DEN JARDUERA da, zuen interesetara egokituko baikara.

  • Eguna eta ordutegia: azaroak 11 / 10:00-13:00 / elebiduna
  • Irteera puntua: Atxuriko geltokian
  • Helmuga: Abusu auzoa
  • Luzeera: 2,8km
  • Izena eman hemen

Ezin da erantzun.