III. HITZALDIA ETA EZTABAIDA Jesús María Erkiziarekin

2022(e)ko otsailak 18

III. topaketa honetara gonbidatzen zaituztegu, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Plangintza Zerbitzuko arduradunarekin, Jesus Mª Erkizia Olaciregui. Aurrekoetan bezala, EAEko Lurralde Antolamendurako Gidalerroei buruz hitz egingo digu, baina arreta berezia jarriko du Paisaian eta Turismo-baliabideen Antolamenduan.

Hitzordua martxoaren 9an izango da arratsaldeko ordutegian (16:00-18:00), aurrez aurre eta online.

Aldez aurretik izena eman behar da estekaren bidez: https://forms.gle/xTqTX6wNPYniZ1uu9 (bai aurrez aurreko modalitaterako, bai online konektatzeko)

  • AURREZ AURRE. Arabako Campuseko Letren Fakultateko 0.04 aretoa (lehentasuna erregistro-ordenean, edukiera bete arte. Egun 1 lehenago baieztatuko da posta elektronikoz).
  • ONLINE. Egun 1 lehenago jasoko duzu webex plataformaren bidezko konexiorako esteka.


Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedrako eta Ondare Eraikiaren Ikerketa Taldeko (GPAC) ikertzaileak, Paisaiaren Kudeaketa Masterreko ikasleak eta Ondare eta Paisaian Diziplinarteko Estrategia Zientifikoen Doktorego Programako ikasleak, besteak beste, egongo gara bertan. Denok zaudetegonbidatuta


Ezin da erantzun.