Martxoak 8, 4.gogoeta jardunaldia
Joan den asteartean, martxoak 8, 4.gogoeta jardunaldia ospa genuen “Kultura ondareari begirada berriak: Ikerketa feministak kontakizun historiko inklusibo baterako” goiburuan.
2019 urtetik aurrera, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, gure UPV/EHUko bi taldeek, Cátedra UNESCO Paisajes Culturales y Patrimonio eta Grupo de investigación en Patrimonio Construido (GPAC) , Patrimonio SXX eta ARQSarean Arkitektura, Hirigintza eta Ondareko profesionalen sare feministarekin batera antolatutako gogoeta jardunaldiak egiten daramatzagu.
Aurten, 2022an, 4. hausnarketa-jardunaldia pandemia 2020tik faltan bota dugun modu presentzialean eta baita modalitate birtualan ere izan da, COVID-19ak utzi digun ondorio positibo bat aprobetxatuz.
Aurtengo aurkezpenen gaiak emakumeei, gure ondare kulturala lerratuan, ikusgarritasuna ematen saiatu diren ikerketa-ikuspegi berrien gainean aritu dira.
Gonbidatuek
kultura-ondarearen barruan egiten dituzten ikerketa eta lan esparruetatik,
emakumeen eta ondarearen esparruan aintzat hartutako beste taldeen ekarpenei
buruzko aurrerapenak eta/edo ikerketak aurkeztu dizkigute.
Aurten
esperientzia berri bat gehitu dugu urteko gogoeta jardunaldiaren barruan:
Zestoako (Gipuzkoa) Lili Jauregiak eskaintzen duen bisita antzeztua. Bertan,
XVII. mendeko euskal emakume burges baten bizitza aurrez aurre bizi ahal izan
dugu.
Ekitaldi hau Zestoako Danbolin egunkarian eguneko berri izan da: https://danbolin.eus/lili-jauregian-izan-dira-kultur-ondareari-begirada-berriak-jardunaldiko-partaideak. Jauregian agintariek hartu gintuzten: Mikel Arregi, Zestoako alkatea; Juanjo Aranburu, Arazi IKT-ko (Lili Jauregiaren enpresa kudeatzailea) zuzendaria; Carlos Olatexea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Museoen eta Gordailuaren zuzendaria; Xabier Fernandez, Lili Jauregiaren eta Ekainberriren koordinatzailea Arazi IKT, S.L.n; eta Zestetako Arte Eszenikoen Eskolako aktoresa, Inma Izeta.
Ekitaldi osoaren irudi batzuk uzten dizkizuegu:
Ezin da erantzun.