Euskal Herriko UNESCO Sarearen (EHUS) 2. MAGAZINE-aren aurkezpena

2021(e)ko irailak 29

Paisai Kulturalak eta Ondarearen UNESCO Katedra (UPV/EHU) Euskal Herriko UNESCO Sarearen kide da. Euskal Herrian UNESCOrekin lotutako 19 erakunde publiko eta pribatuk osatzen dute sarea: PEA sarearekin lotutako eskolak, liburutegi elkartuak, UNESCO katedrak, UNESCOk aitortutako zentroak eta klubak, UNESCOk aitortutako natura-guneak, ondare unibertsaleko guneak eta diseinuaren hiri sortzailea.

EHUSk UNESCOrekin lotutako erakundeen eta euskal gizartearen arteko topagunea izan nahi du, balio humanistikoak sustatuz, bakea sendotzen, pobrezia desagerrarazten, garapen iraunkorra lortzen eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzen laguntzeko.

Aitorpen hori lortzeko, EHUS Magazine aldizkariaren 1. alea argitaratu zuen iaz, UNESCOren eremuko euskal erakundeen indarra eta presentzia ezagutarazteko eta helburuak garatzeko behar diren babes instituzional, sozial eta ekonomikoak eskatzeko.

Gaur aurkeztuko dugu “EHUS MAGAZINE” aldizkariaren 2. Alea, hurrengo estekan kontsulta dezakezue. Bertan, pandemiak gure erakundeetan izan duen eraginei buruzko ikuspegi espezifikoak biltzen dira, sarean parte hartzen duten erakundeen aurkezpenez gain.

ALDIZKARIA IKUSGAI HEMEN